XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAIKOETXEA BAI, EAJ ERE BAI

Abenduaren 30`an, Zarautz`en ospatu zan Batzar Nagusian, atera zan lenengo aldiz argira, Garaikoetxea eta Euzkadi Buru Batzarren arteko ixtillua.

Gorabera edo elkarren arteko arazoa, era ontara arrazoitzen zan: EBB`k Garaikoetxea`ri Alderdiko disziplina ezarri nai ziola eta lendakariak orain dala lau urte bezela jarraitzea eskatzen zuela.

Tira-bira au ordea leendik zetorren gauza zan, ain justu ere abenduaren 14`ra biurtu bear da, orduantxe eskatu bai zion EBB`k lendakariari, Alderdiak ao batez onartu zuena, au da, Garaikoetxea lendakaritzarako autagaia izatea.

Alderdikideek ordea etzekiten EBB`k Garaikoetxeari jarritako lotura eta lendakariaren erantzuna.

Orrela gauzak, billera batzuk ospatu ziran, bai EBB eta lendakarien artean ta baita erki bakoitzetan, alderdikideen artean.

Orrela Gipuzkoan, esate baterako, Garaikoetxea Lendakaritzako autagai aukeratzen da, EBB eta Garaikoetxearen artuemanak zer nolakoak izan diran jakin gabe.

Orrela irixten gera ba-da aseran aipatu dugun Batzar Nazionalera eta or agertzen dira elkarren arteko desberdintasunak.

Albistea azaltzen danean, arritasuna ez da Euzkadi`n bakarrik zabaltzen, baizik eta Estadu maillan ere oiartzun aundia edukitzen du gertaerak, eta zer esanik ez EAJ alderdikideen artean.

Berealaxe errietako Uri Buru Batzarrak mogitzen asten dira, kezka aundia nabari da bazterretan, alderdikideak, batibat, ez daude konforme komunikabideengandik jakiteaz istilluaren berria; eta erri askotan Batzarrak ospatzen asten dira postura bat artu aal izateko.

Gipuzko Buru Batzarrak, naiz EBB`rra edo ta Araba Buru Batzarrak, ikusirik errietan sortu diran mogimenduak; Batzar Informatibo batzuk antolatzen dituzte eta Batzar oietan, Gipuzkoan batez ere, berealaxe agertzen dira Garaikoetxea`ren aldeko joerak.

Orrela, erri guztietan, Uri Buru Batzarrak deiturik edo ta Alderdikideek eskatuz, Batzar berezi batzuk antolatzen dira, eta jakin ere jakin izan dugu, Batzokietara iñoiz ez bezela agertu dala jendea.

Ospatutako Batzar geienetan Garaikoetxeak orain bezela jokatzearen alde irteten dira.

Orrela, Zarautz`en ospatzen dan Gipuzkoa`ko Batzarrean, ao batez, Garaikoetxea`ren alde ateratzen dira.

Dirudinez Napartarrak ere Gipuzkoarren antzera erabat lendakariaren alde jokatzen dute, Arabarrak ta Bizkaitarrak berriz erdibituak agertzen dira.

Noizbait irixten da ba-da ilbeltzaren 7`a eta Zarautz`en jende ugari biltzen da, abertzale, politiko eta izparlari, asko, Estadutik etorriak.

Geienak Garaikoetxea irtengo dala irabazle adierazten dute.

Arratsaldeko bostetan, ordu bateko atzerapenakin, ematen zaio asera Batzar Nagusiari.

Ba-dirudi eztabaidak ez dirala ain gogorrak eta jendeak iritzi batera etortzeko gogoa duela dirudi.

Arratsaldeko 7`ak aldera atsedenaldi bat eskatzen da eta batzuk atsedenaldiaren ordez lanean jarraitzeko agindua dute; erki bakoitzeko bi ordezkari eta extraterritorialekoekin batera biltzen dira eta idatzi bat moldatzen dute Batzarrak onartu aal izateko.

8,30`ak aldera berriro jarraitzen du Batzarrak eta azkenean 9,15 aldera berria zabaldu da; Batzarrak ao batez onako puntu abek onartzen ditu:.

- Datozen auteskundetako lendakaritzarako autagai bezela Karlos Garaikoetxea izendatzea; orain dala lau urte bezela, beragan jarri zan uste onakin jarraituz, disziplinarik gabe, lendakariak berak Batzarraren leen partean jarritako oiñarrien arabera, Batzar Regionaletara zabaldua eta gaur Batzar Nagusi ontara.

- EBB eta Garaikoetxea`k berak eskatu zuten bezela, EAJ eta Eusko Jaurlaritzan arteko noiznaiko estruktura baten artikulazioa ao batez onartzea.

- Eusko Jaurlaritzarako bear diran personen aukeratzea, Alderdiko afiliatuak ez diranean, EBB eta lendakarien arteko on-iritzi batera irixtea.

Batzar Nagusia era ontan amaitu zan eta komunikabide naiz politiko anitz saiatu dira beren iritziak ematen, geienak auxe esatera etorri diralarik: Erabaki orrek ez omen ditu EAJ`ren barruko arazoak argitu.

Iritziak, iritzi, Garaikoetxeak, ikusirratian emandako arrazoiak ba-dute gaurkotasuna eta berak itz aurrean zion bezela okerrak zuzentzeko eta illunak argitzeko bideak eskeintzen ditu, orretxegaitik garrantzizkoa iduritzen zait, lendakariak esandakoak, zatika bederen emen argitaratzea:.

Orain dala 4 urte Batzar Nagusiak, oizko disziplinatik askatu nindun.

Orrela jokatuz, lendakaritza Alderdi batena baiño geiago Euskal erritar guzientzako erakundea zela aitortzea nai zan, eta nere eginbidean jarritako uste ona adierazi zidaten, nere esku usten zelarik bear nituen lan-kideak aukeratzea, nigan jarritako uste onari erantzuten saiatu naiz Jelzale jatorra izanaz eta nor zein den begiratu gabe, Euskal errikide guzien zerbitzuan jardunaz.

Ba-dira zenbait aste, EBB`k berriro ere lendakari gai ni izatea eskatu zidala; nere burua oraingoan, Alderdiaren disziplinan lotu bear nuela adieraziz.